218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 23an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena Nafarroako Banda Zabalaren Plan Gidaria, Nafarroako Gobernuak onetsia eta Nasertic-Navarra de Servicios y Tecnologías SA entitate instrumentalak sustatua.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko azaroaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Banda Zabalaren Plan Gidaria onetsi zuen. Plan hori Navarra de Servicios y Tecnologías SAk sustatu du, zeina Nafarroako Gobernuaren entitate instrumentala baita. Ikusirik plan horren ezaugarriak, eta kontuan harturik enplegua sortzeari begira izanen duen eragina, beharrezkoa da haren garapena sustatzea, eta horretarako egoki da foru intereseko inbertsio gisa deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Banda Zabalaren Plan Gidaria, Nafarroako Gobernuak onetsia eta Nasertic-Navarra de Servicios y Tecnologías SA entitate instrumentalak sustatua, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Nasertic-Navarra de Servicios y Tecnologías SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913541