218. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2137/2019 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Javier Hualde Bilbao jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2019ko otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen. Lanpostu horien artean 5125 lanpostua zegoen, unibertsitateko katedradunarena, Ekonomia Aplikatuko jakintza-arlokoa, Ekonomia Sailari atxikia.

2019ko maiatzaren 10ean, 5125 lanpostua eskuratzeko lehiaketa publikoa ebazteko ardura zuen batzordeak izendapen proposamena egin zuen Javier Hualde Bilbao jaunaren alde.

Izendapen proposamen horren aurka, erreklamazio bat aurkeztu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, baina, 2019ko urriaren 8ko 2063/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ezetsi egin zuen, eta berretsi egin zuen Sarbide Batzordeak 5125 lanpostua betetzearren Javier Hualde Bilbao jaunaren alde egindako izendapen proposamena.

Aipatutako ebazpena ikusirik eta deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkezturik.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Javier Hualde Bilbao jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Aplikatuko jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzea, Ekonomia Sailari atxikitako 5125 lanpostuan.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko urriaren 17an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1913566