217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2123/2019 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, 2019ko urriaren 15eko Gobernu Kontseiluak onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2019ko urriaren 15eko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen Erabakiaren bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2019ko otsailaren 21ean argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak 2019ko urtarrilaren 30ean emandako 146/2019 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2019ko maiatzaren 24an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako lerrun bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak

2019. urteko ekitaldia

A.–Lanpostuak sortzea:

Lanpostu hauek sortu dira:

–Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua / Langileen Kudeaketarako Atala.

  • Kudeaketaria O.L.
  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 673.
  • Lanaldia: goizez.
  • Bateraezintasun osagarria: 35.
  • Lanpostuaren osagarria: 6,73.
  • Herria: Iruñea.

–Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua / Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala.

  • Kudeaketaria O.L.
  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 674.
  • Lanaldia: goizez.
  • Bateraezintasun osagarria: 35.
  • Lanpostuaren osagarria: 6,73.
  • Herria: Iruñea.

Justifikazioa: Irakasle eta ikertzaileak hautatzeko prozesuak hasi baitituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuaren lan kargak nabarmen egin du gora. Prozesuak geldiarazita egon dira hainbat urtez honako arrazoi hauengatik: krisi ekonomikoagatik oreka fiskaleko arauak ezarri zirelako, irakasle eta ikertzaileak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesuak ugaritu direlako, atalburutzen planak martxan jarri direlako, lekualdatze lehiaketetako prozesuak hasi direlako eta ikerketa proiektuetarako kontratazioak ugaritu zirelako; administrazioko eta zerbitzuetako langileentzako funtzio publikorako sarbide prozesuak gehitu behar zaizkio horri.

Egoera hori dela-eta ezinbestekoa da unitateko plantilla sendotzea. Kudeaketaria O.L. profileko lanpostu bat edukitzea da egokiena, lanpostu gehienak izaera administratibokoak dituen plantillaren profila sendotzen lagunduko bailuke.

–Ikerketako Errektoreordetza / Ikerketa Zerbitzua / Jakintza Bestetaratzeko Atala / Europar Proiektuen Bulegoa (OPEN).

  • Teknikaria O.L.
  • Maila: A.
  • Lanpostuaren zk.: 675.
  • Lanaldia: goizez.
  • Hizkuntza: Ingelesa (C1).
  • Bateraezintasun osagarria: 35.
  • Lanpostuaren osagarria: 6,88.
  • Herria: Iruñea.

Justifikazioa: Europar proiektuetan parte-hartzea sustatzeko neurri zehatzak ezarri eta I+G+b espezifikoki sustatzeko unitateak eta langileak sortu eta gero, nabarmen egin du gora europar programetara aurkeztutako eskaeren kopuruak.

Programak joera eta mota diferenteetakoak dira; hainbat entitate, programa eta deialdi daude, eta bakoitzak bere araudi espezifikoa dauka eskaerak, exekuzioa eta justifikazioa aurkezteko.

Europar proiektuetan gure parte-hartzea areagotzeko (eta zehatzago Horizon 2020 eta Horizon Europe berrian parte hartze handiagoa izateko), ez da nahikoa eskaera gehiago aurkeztea. Aitzitik, ikertzaileei lagundu ere egin behar zaie eskaerak zuzen prestatzen, eta profesionalizatu egin behar da prestakuntza prozesuan, aurrekontuen prestakuntzan eta eskaerak hobetzen emandako laguntza.

B.–Lanpostuen aldaketa:

B.1.–Mailaren aldaketa:

Lanpostu honen maila aldatu da:

–Errektoretza /-/ Ikuskaritza.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO MAILA

AZKEN MAILA

560

ATALBURUA

A

A/B &

Justifikazioa: Lanpostuaren maila egokitzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen gainerako ataletan eskatutakora.

Iragarkiaren kodea: F1913404