217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113/2019 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean su-gorrina (Erwinia amylovora) izeneko eritasunik gabeko eremuak deklaratu eta baimendutako tanpoi eremuak ezartzen dituena.

Su-gorrina (Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al.) eritasun larria da, urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuak berrogeialdiko izurritzat joa. Dekretu horren bidez neurriak hartu dira, ez daitezen sar Espainian eta Europar Batasunean landareentzat edo landarekientzat kaltegarriak diren organismoak, eta beste estatu batzuetara esportatu edo haietan hedatzea eragozteko.

Espezie hauetako landare-materialek pairatzen ahal dute Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al.: Amelanchier Med, Chaenomeles Lindl., Cotoneaster Ehrh., Crataegus L., Cydonia Mill., Eriobotrya Lindl., Malus Mill., Mespilus L., Photinia davidiana (Dcne.) Cardot, Pyracantha Roem., Pyrus L. eta Sorbus L.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 450/2012 Ebazpenaren bidez ofizialki deklaratu zen gaitz hori Nafarroako Foru Komunitate osoan finkatuta dagoela. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko Nekazaritzako Ekoizpenaren Osasunaren Zuzendaritza Nagusiari ofizialki adierazi zaio, Kontseiluaren 2000ko maiatzaren 8ko 2000/29 Zuzentarauaren II. eranskineko B zatian eta Batzordearen 2008ko uztailaren 4ko 690/2008 EE Erregelamenduan jaso da, Nafarroako Foru Komunitatea babestu gabeko eremutzat hartuta dago eta uztailaren 9ko 1201/1999 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio. Dekretu horretan su-gorrina errosazeoetatik errotik kendu eta kontrolatzeko programa nazionala ezarri zen.

Artikulu horren 3. apartatuan adierazten da ezen babestu gabeko eremuetako landare edo landareki ostalariak babestutako eremuetan sartu edo haietan barna mugitzen direnean, uztailaren 9ko 1201/1999 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharko dela.

8. artikulu horretan adierazten denez, E. amylovora ostatatzen duten landare edo landarekiak organismo kaltegarri horretatik babestutako eremuetan sartu edo haietan barna mugitzen direnean, urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuaren IV. eranskinean (B zatia, 21. atala) zehaztutako betekizun bereziak aplikatu behar dira. Betekizunak honako hauek dira: E. amylovora pairatzen ahal duen landare-materiala babestutako eremuetan barna mugitzeko, organismo kaltegarri horretatik babestutako eremu batekoa izan behar du landare-materialak, edo ofizialki izendatutako tanpoi eremu bateko lurzati batean ekoitzia edo lekualdatua izan bada, aipatu lurzatian gutxienez zazpi hilabetez mantendua, azken ziklo begetatibo osoko apirilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko epea barne. Sartutako landareak zer lurzatitan ekoizten edo mantentzen diren, tanpoi eremu horren mugatik kilometro batera egon beharko dute gutxienez ere. Tanpoi eremuak 50 km²-ko azalera estali behar du gutxienez, eta ofizialki onetsitako eta gainbegiratutako sistema baten bidez kontrolatuko dira bertako landare ostalariak, ahalik eta gehien murrizte aldera E. amylovora bertan landatutako landareetatik hedatzeko arriskua. Azken ziklo begetatibo osoaren aurretiko ziklo begetatibo osoa hasi baino lehen ezarri beharko da sistema hori.

Errege dekretu horren V. eranskinaren arabera ((A) II. 1.3), nahitaezkoa da organismo kaltegarri horretatik babestutako eremurako balioko duen pasaporte fitosanitarioa, bai babestutako eremuko landare-materialerako, bai babestu gabeko eremu batetik sartutako landare-materialerako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Su-gorrina sortzen duen Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al. bakteriorik gabeko eremuak deklaratzea eta bakterio horren aurkako tanpoi eremu gisa baimentzea I. eranskinean aipatzen diren poligonoak eta lurzatiak. Lurzati horietan ekoitzitako espezie ostalariak babestutako eremuetara merkaturatzen ahalko dira, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

2. Erwinia amylovora (Burr.) Winsl et al. pairatzen ahal duen landare-materiala ekoizten duten lurzatien titularrek, baldin lurzatiak tanpoi eremu batean badaude, II. eranskineko ereduaren araberako eskaera aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari, E. amylovora pairatzen ahal duen landare-materiala babestu gabeko eremuetatik sartzeko eta babestutako eremuetarako balio duen pasaporte fitosanitariorako baimen ofiziala eskuratzeko.

3. Nekazaritza Zerbitzuak aldizkako kontrolak eginen ditu tanpoi eremu horietan ebazpen honen 2. puntuko eskaerei dagozkienetan. Ezarritako kontrol ofizialetik ondorioztatzen bada E. amylovora pairatzen ahal duten espezieetako landareek ez dutela gaitza, su-gorrinatik babestutako eremuetarako balio duen pasaporte fitosanitarioa luzatzeko baimena emanen zaie gaitza hedatzeko gauza den landare-materiala ekoizten duten tanpoi eremuetako lurzatien titularrei.

4. Baimendutako tanpoi eremuek kontrol ofiziala izanen dute, urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuaren IV. eranskinean (B zatia, 21. atala) zehaztutako betekizunekin bat. Dekretu horren bidez neurriak hartu dira, landareentzako edo landarekientzako kaltegarriak diren organismoak ez daitezen sar Espainian eta Europar Batasunean, ez eta beste estatu batzuetara esportatu edo haietan hedatu ere.

5. Tanpoi eremu bateko lurzatiak dituzten mintegiek landaketetan izandako aldaketa guztien berri eman beharko dute, hala nola E. amylovora ostatatzen duten espezieak erauzi, landatu edo beste lurzati batera aldatzeko lanen berri.

6. Kontrol ofizialean gaitzak kutsatutako landareak detektatzen badira tanpoi eremu batean, behar diren neurriak hartuko dira gaitza desagerrarazteko.

7. Ekoizten den lurzatian edo bere inguruan su-gorrina detektatzen bada, tanpoi eremuak baimena galduko du eta, ondorioz, ekoizpen lurzatiaren titularrari ezin izanen zaio baimena eman su-gorrinatik babestutako eremuetarako balio duen pasaporte fitosanitarioa luzatzeko lurzati horretatik datorren landare-materialerako.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen hau Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 17an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Baimendutako tanpoi eremuak

IZENA

UDALERRIA

TANPOI EREMUA
OSATZEN DUTEN
POLIGONO ETA LURZATIAK

EKOIZPENERAKO BAIMENDUTAKO
KATASTROKO LURZATIAK

Alesbes-3

Alesbes

1., 3. (salbu lurzati hauek: 2262, 2263, 2264, 2265, 2275, 2276, 2277 eta 2278), 4., 5., 6., 7. eta 8. poligonoak

Alesbes, 4. poligonoa, 1906. lurzatia

Caparroso

12. eta 17. poligonoak

Cadreita-3

Cadreita

Cadreita, 1. poligonoa, 938. eta 316. lurzatiak

Cadreita, 4. poligonoa, 1512., 1513. eta 1487. lurzatiak

1., 4. eta 5. poligonoak

Cadreita, 5. poligonoa, 51., 65. eta 104. lurzatiak

Valtierra

1., 2., 3., 7., 8., 9., 10. eta 11. poligonoak

Arguedas

5. poligonoa

Ameskoabarrena-1

Ameskoabarrena

3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 13. eta 14. poligonoak

Ameskoabarrena, 4. poligonoa, 469. lurzatia

Ameskoako hermendia

2. eta 3. poligonoak

Urbasa

3., 4. eta 5. poligonoak

Fustiñana-4

Fustiñana

Fustiñana, 3. poligonoa, 314., 315., 316. eta 359. lurzatiak

Fustiñana, 3. poligonoa, 313., 318., 562. eta 563. lurzatiak

1., 2., 3., 4., 7., 10., 11. eta 12. poligonoak

Buñuel

3. eta 4. poligonoak

Beintza-Labaien-1

Beintza-Labaien, 2. poligonoa, 1710. lurzatia

Basaburua

9., 14. eta 15. poligonoak

Ultzama

19. poligonoa

Beintza-Labaien

1., 2. eta 3. poligonoak

II. ERANSKINA

Espezie ostalariak ekoizteko/merkaturatzeko lurzatiak su-gorrinarako (E. amylovora) tanpoi eremu batean sartzeko eskaera (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1913361