217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu berezia Udalaren Ur Batzordearen 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, kreditu bereziari buruzko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2019ko aurrekontuan; guztira, 110.966,50 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2019ko irailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2019ko irailaren 2ko osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez Udalaren 2019ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak (110.966,50 euro egiten dutenak) egiteko espedientea behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehigarrien iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuak goititzea:

B) Kapital-eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 110.966,50 euro.

Diru-sarrerak goititzea:

B) Kapital-eragiketak:

8.–Finantza-aktiboen aldaketa: 110.966,50 euro.

Diru-sarrerak goititzea, guztira: 110.966,50 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko urriaren 15ean.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1913275