217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udaltzainburuaren izendapena

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin bat (“Tokiko Polizia bakoitzeko buruaren izendapena Nafarroako Polizietako kideen artetik eginen da, eta hala izendapen hori nola kargutik kentzea toki entitateari dagozkio, Toki Administrazioari buruzko legerian xedatutakoaren arabera eskuduna den organoaren bidez”), eta alkatetzaren eskumena izanik udaltzainburua izendatzea, hala ezarrita baitago Toki Araubidearen araudian;

Ikusirik Udalaren plantilla organikoa 2019rako (bertan ageri da udaltzainburuaren lanpostua izendapen librekoa dela eta udal aurrekontuan ezarritako ordainsariak jasoko dituela);

Legeek ezarritako eskumenak baliatuta, eta kontuan harturik aurrekontuan horretarako dirua dagoela,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alfredo Ondarra Ramos izendatzea Tafallako udaltzainburu, izendapen libreko behin-behineko langile gisa, lehenago aipatutako legerian eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoari jarraikiz eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 85. artikulutik 87.era bitartean xedatutakoarekin bat. Erabaki honek 2019ko urriaren 1etik aitzina sortuko ditu ondorioak, eta dagokion ekitaldian indarrean dagoen udal aurrekontuan lanpostu horretarako adierazitako ordainsariak jasoko dira, ordainsari horietan kasuan kasu dagozkion kontzeptu guztiak sartuta egonen direla ulertuta.

Bigarrena.–Izendapenak lehenago aipatutako egunetik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte iraungo du non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Zizurko Udalari, jatorri administrazioa den aldetik, Langileria Departamentuari, Kontu-hartzailetzako Zerbitzuei, Herritarren Babespeneko Alorrari eta gainerako udal alorrei, eta horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Tafallan, 2019ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913302