217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eguneraketa, Osoko Bilkuraren 2018ko uztailaren 3ko erabakiarena, zeinaren bidez Trenbideko kaleko 2a desjabetzearekin lotutako agiriak sinatzeko ahalmena
eman baitzen

Iruñeko Udalak, 2019ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-OCT-19 (8/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkuraren 2018ko uztailaren 3ko 16_1/MO Erabakia –Buztintxuriko UE-C unitateko (Trenbideko kalea, 2) finkak desjabetzeko espedienteak ukitutako ondasun, titular eta eskubideen zerrenda onetsi zuena–, eta Hirigintza Gerentziaren legelariak 2019ko irailaren 27an eginiko txostenarekin bat, honako hau erabakitzen da: Osoko Bilkuraren 2018ko uztailaren 3ko 16_1/MO Erabakiaren 3. puntua aldatzea. Beraz, hau dioen tokian:

‘3. Ahalmena ematea José Martín Abaurrea San Juan Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuari eta Vicente Taberna Irazoqui funtzionarioari, batari zein besteari, sina ditzaten okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostuak, ordainketakoak eta okupaziokoak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak’.

Honela behar du:

3. Ahalmena ematea Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Zinegotzitzaren, Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen eta horren albokoaren postuak betetzen dituztenei, hiruretako edozeini, sina ditzaten okupatu aurreko aktak, bi alderdiek adostuak, ordainketakoak eta okupaziokoak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak”.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1913277