217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusi da Constitución kaleko 16. zenbakiko jabe elkarteak 2019ko abuztuaren 16ko dataz sustatu duen aldaketa puntuala Corellako Udal Planean. Aldaketa horren bidez, hain zuzen, etxebizitzetako irisgarritasun baldintzak hobetu nahi dituzte, eta horretarako igogailu bat jarri. Igogailuak portxearen eta barruko plazaren zati bat hartuko du.

Kontuan hartzekoak:

1.–Arkitektoaren eta idazkariaren txostenak; espedientean daude.

2.–Hirigintza eta Industria Batzordeak aurtengo urriaren 10ean eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.

Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Constitución kaleko 16. zenbakiko jabe elkarteak 2019ko abuztuaren 16ko dataz sustatu duen aldaketa puntuala Corellako Udal Planean. Aldaketa horren bidez, hain zuzen, etxebizitzetako irisgarritasun baldintzak hobetu nahi dituzte, eta horretarako igogailu bat jarri. Igogailuak portxearen eta barruko plazaren zati bat hartuko du.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

Corellan, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

Iragarkiaren kodea: L1913501