217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Laburpena, kultura, kirol eta aisialdi arloko jarduerak antolatzeko laguntzen 2019ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 477664.

–Onuradunak:

a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Corellan helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

b) Pertsona fisikoek, Corellan helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

c) Corellan helbidea ez duten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, eta pertsona fisikoak, Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.

–Xedea:

Corellako herritarrei, besteak beste, kultur, kirol eta aisialdi jardueretarako sarbidea erraztea, bai eta jarduera mota ororen antolaketan herriko taldeen parte-hartzea sustatzea ere. Deialdian jarduera horien antolaketa sartuko da.

Jarduera berriak sustatzea alor hauetan: kultura, natura eta ingurumena, musika, arte eszenikoak, kirola, turismoa, gazteria, elkartasuna, lankidetza eta tokiko produktuen sustapena, besteak beste.

–Zenbatekoa: 39.000,00 euro.

–Aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Corellan, 2019ko urriaren 16an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1913293