217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Administrari-ofizialaren lanpostuaren esleipena

Ikusirik Vianako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial lanpostua lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, 2019ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zirenak, uztailaren 24an.

Ikusirik epaimahaiaren proposamena Fernando del Prado Abadíaren alde, prozesua bukatu eta puntuazio altuena lortu duen izangaia baita.

Kontuan harturik deialdiaren bidez bete nahi den lanpostuak 1-06 zenbakia daukala plantilla organikoan.

Horrenbestez,

XEDATZEN DUT:

1.–Fernando del Prado Abadíari esleitzea plantilla organikoan 1-06 kodea daukan administrari-ofizial lanpostua.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1913475