217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2112/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Francisco Javier Fernández Fernández jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2019ko maiatzaren 20an emandako 824/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5146 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko urriaren 1ean egindako proposamena, Francisco Javier Fernández Fernández jauna Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko “Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Francisco Javier Fernández Fernández jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala” jakintza-arlokoa da, 5146 zenbakia du eta Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1913451