216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 16an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitateko masterreko titulu ofizialak ezartzeko baimena errebokatu, eta titulu horiek kentzen dituena.

Urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuak, II. kapituluan, Estatu osorako balio duten ikasketa ofizialak ezarri eta kentzeko jarraibideak ematen ditu. Dekretu horrek ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko zentroak sortu edo onartzeko eta goi mailako ikasketak baimentzeko prozedura.

Bestalde, ekainaren 30eko 114/2009 Foru Aginduak prozedura ezarri zuen Nafarroako Gobernuak erreboka dezan titulu ofiziala ezartzeko baimena, Nafarroako Unibertsitate Publikoak tituluaren akreditazioa berritzea eskatzen ez duen kasuetarako. Hartan, adierazten da errebokatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela, eta horren berri emanen zaiola unibertsitateen arloan eskumena duen ministerioari, titulua kendu dezan Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistrotik. Betiere neurri egokiak hartu beharko dituzte, ikasketa horiek egiten ari diren ikasleen eskubide akademikoak bermatzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2019ko irailaren 10eko bilkuran, jada ematen ez diren eta, beraz, akreditazioa berritu gabe duten unibertsitate ikasketa ofizialen iraungipena eskatu zion Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari. Txosten horretan berariaz adierazten da bermatu egin direla iraungi beharreko titulazioak egiten ari ziren ikasleen eskubide akademikoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan honako titulu ofizial hauek ezartzeko baimena errebokatu, eta titulu horiek iraungitzea:

–Modelizazio Matematikoko, Estatistikako eta Konputazioko unibertsitate masterra (titulu kodea: 4310063).

–Ondare arloko Zuzenbide Pribatuko unibertsitate masterra (titulu kodea: 4310324).

–Kimika Iraunkorreko unibertsitate masterra (titulu kodea: 4310366).

–Teknologia Informatikoetako unibertsitate masterra (titulu kodea: 4310574).

–Lurren eta Uren Kudeaketako unibertsitate masterra (titulu kodea: 4311388).

–Agrobioteknologiako unibertsitate masterra (titulu kodea: 4311907).

–Ekonomiako Konputazio Tekniketako unibertsitate masterra (titulu kodea: 4312776).

–Ekonomia eta Finantza Analisiko unibertsitate masterra (titulu kodea: 4313135).

–Ingurumen Nanoteknologiako unibertsitate masterra (titulu kodea: 4314719).

2. Erabaki hau Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministeriora igortzea, aipatu tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistrotik (RUCT) ken ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateen Zerbitzura igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913328