216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

255/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, María Belén Cilveti Gubía andrea, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 16an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Belén Cilveti Gubía andrea, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da zerbitzuko zuzendari aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913256