216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko urriaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6/2019 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Donezteben, 2019ko urriaren 14an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1913214