216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza proiektuen laburpena, 2019

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/463122), 477928.

A) Onuradunak: pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak eta Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik dutenak. Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.

B) Xedea: garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntza, 2019. urtea.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

D) Zenbatekoa: 50.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tafallan, 2019ko urriaren 16an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913307