216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

251/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du lanpostu berri batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, epai bat betearaztearren.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 16an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Epai bat betearaztearren, ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Osasun Mentala:

–Psikiatriako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71904 zenbakia duena.

–Psikologo klinikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71905 eta 71906 zenbakia dutenak.

–Osasun Mentaleko erizain espezialistak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71907, 71908 eta 71909 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71910 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 71911 zenbakia duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913252