216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIO

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Orrioko Kontzejuaren Batzarrak, 2019ko urriaren 3an egin bilkuran, hitzez hitz hau dioen erabakia hartu zuen:

Batzarkideek aho batez erabaki dute hasiera batez onestea Orrioko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Testua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Edonola ere, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Orrion, 2019ko urriaren 4an.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1913535