216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Jabari publikoko ondasunen desafektazioa, gero lagatzeko. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatzen den quoruma zuela eta gehiengo osoz, hasiera batez onetsi zuen jabari publikoko honako ondasun hauen desafektazio espedientea:

–Bofuñoko bideko tartea, 3. poligonoko 60. lurzatia, 1.063 metro koadroko azalera eta honako muga hauek dituena: iparraldean, katastroko 3. poligonoko 82, 93, 92 eta 91. lurzatiak; hegoaldean, 3. poligonoko 226 eta 95. lurzatiak; ekialdean, NA-150 errepidea; eta mendebaldean, 3. poligonoko 248. lurzatia.

–Venta de Judas industrialdeko sarbidea, 3. poligonoko 233. lurzatia, 6.301 metro koadroko azalera eta honako muga hauek dituena: iparraldean, katastroko 3. poligonoko 96 eta 97. lurzatiak; hegoaldean, 3. poligonoko 224, 98 eta 235. lurzatiak; ekialdean, NA-150 errepidea; eta mendebaldean, 3. poligonoko 229 eta 248. lurzatia.

–Venta de Judas industrialdeko sarbidea, 3. poligonoko 235. lurzatia, 330 metro koadroko azalera eta honako muga hauek dituena: iparraldean, katastroko 3. poligonoko 233. lurzatia; hegoaldean, 3. poligonoko 98. lurzatia; ekialdean, 3. poligonoko 233. lurzatia; eta mendebaldean, 3. poligonoko 98. lurzatia.

Desafektazioaren xedea da ondoren lagatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2019ko irailaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1913127