216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2020rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2019ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Ez bada halakorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Lapoblación-Meanon, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L1913226