216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiko 19-01887 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan

Sergio Jiménez Lalagunak 19-01887 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 200385/2019 enbargo eginbidearen kontra. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean.

Cortesen, 2019ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1913216