216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lurraren gaineko 2019ko kontribuzioa eta pasabideen tasa (2. seihilekoa) eta Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko urriaren 14an egindako bilkuran, behar ziren kuotak onetsi ziren, honako hauei zegozkienak: lurraren gaineko kontribuzioaren likidazioaren bigarren zatia, 2019ko bigarren seihilekoan ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasa (pasabideak) eta Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga. Borondatezko ordainketarako aldia 2019ko azaroaren 22an bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren atzealdean jasotzen diren bestelako moduetan (informazio gehiago udal webgunean: www.burlada.es).

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2019ko urriaren 15ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1913259