216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2019ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2019ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzeko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Artika, 2019ko urriaren 14an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L1913163