216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Herri-larreen aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Artaxoako Udalak, 2019ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Bai bazkalekuen zerrenda bai horretarako egin den baldintza-agiria interesdunen eskura daude udal bulegoetan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1913213