216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketa Hirigintzako ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2019ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintzako ordenantza fiskalean aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arakilen, 2019ko urriaren 11n.–Alkatea, Oihana Olaverria Jaca.

Iragarkiaren kodea: L1913303