216. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateak, 2019ko urriaren 15ean, ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak espresuki beste baten esku utzi behar direla horretarako.

Azaroaren 9tik 16ra udalerritik kanpo egon behar dut.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Carlos Bonel Soto alkateordea izatea nire ordez ariko dena alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, Ablitasko udal mugapetik kanpo naizenean, azaroaren 9tik 16ra.

2. Honako hau Carlos Bonel Sotori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2019ko urriaren 15ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1913279