215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2019 EBAZPENA, urriaren 16koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: 66 kV-eko lur azpiko linea, “Renovables BTA-La Cantera TA” aireko lineako 43. euskarria “La Cantera” azpiestazioarekin lotzeko, Tuterako udal-mugartean (Nafarroa).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 28/2019 Ebazpenaren bidez, 66 kV-eko lur azpiko linearen proiektua onetsi zen, “Renovables BTA-La Cantera TA” aireko lineako 43. euskarria “La Cantera” azpiestazioarekin lotzeko, Tuterako udal-mugartean (Nafarroa), instalazioari baimena eman zitzaion, eta zehazki onura publikokoa dela deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo hark eskuordetzen dituen zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Tuterako udaletxean, 2019ko abenduaren 10ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Renovables de la Ribera SL enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1913249