215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 23an hartua, onesten duena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren arteko eskuordetza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak erabiltzeko kontratu honetan: Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea zabaltzeko proiektuko azpiegiturak, interes orokorrekoak, eraikitzeko eta ustiatzeko herri-lanak emateko kontratua.

Azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeak Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegituren eraikuntza eta ustiapena arautu zuen.

Foru lege horren 3. artikuluan arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Riegos del Canal de Navarra SA enpresaren arteko harremanak, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko azpiegiturak eraikitzeko eta ustiatzeko asmoz egiten diren herri-lanak emateko kontratuetan. Bi aldeak, horrenbestez, baldintza hauei loturik egonen dira:

“a) Kontratazioa Riegos del Canal de Navarra SA enpresak eginen du, kontzesio-emailea izanen baita.

b) Herri lanen kontzesio kontratua erregulatzen duen araudian bildutako ahalmen administratiboak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esku egonen dira.

c) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak aurrekontuetako fondo publikoen ekarpena eginen du, baita ekonomikoa ez den ekarpena ere, herri lanen kontzesio kontratuaren ondoriozko konpromisoak bete daitezen. Ez da aplikatuko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 41.3 artikuluan ezarritako denbora-muga, aurrekontuetako fondo publikoen ekarpenaren ondorioetarako.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa kontzesio-emaile gisara subrogatuko litzateke baldin eta Riegos del Canal de Navarra SA enpresak bere nortasun juridikoa galduko balu edo deuseztatuko balitz, edo bere helburua aldatuko balu jarduketa honekin bateraezin bihurtzeraino, edo kontzesio-emaile moduan jarraitzeko edozein traba sortuko balitz.

2. Harreman hauek finkatzeko, hitzarmen bat sinatuko dute Nafarroako Gobernuak eta Riegos del Canal de Navarra SA enpresak”.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko urtarrilaren 16an hartutako erabakiaren bitartez, onetsi zuen hasiera ematea INTIA SA sozietate publikoak Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea zabaltzeko proiektuko azpiegiturak, interes orokorrekoak, eraikitzeko eta ustiatzeko jarduketei, bai eta Nafarroako Gobernuaren eta INTIA SA sozietate publikoaren arteko lankidetza hitzarmenari ere, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea zabaltzeko.

2013ko otsailaren 11n, INTIA SAren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko hitzarmena sinatu zen.

Hitzarmen horren bigarren klausulan jaso da zer jarduera gauzatuko dituzten, kontratu horren harira, INTIA SA enpresak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, horretarako hitza eman baitute. Klausula horretan adierazitakoaren arabera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio herri-lanen kontratazioari buruzko arauetan eta nekazaritzaren arloko azpiegiturei buruzko foru arauetan aitortutako administrazio ahala erabiltzea.

Obra hidrauliko hau interes orokorrekoa denez, Nafarroako Gobernuak bidezkotzat jotzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren arteko eskuordetza onestea, erabil daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak kontratu honetan: Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea zabaltzeko proiektuko azpiegiturak, interes orokorrekoak, eraikitzeko eta ustiatzeko herri-lanak emateko kontratua.

Abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuaren bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen. Foru dekretu horretako xedapen gehigarri bakarrean araututakoaren arabera, departamentuko zuzendaritza nagusien titularren esku uzten dira kontratazioaren arloko eskumen administratiboak, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea, eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

Abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen. Foru dekretu horren xedapen gehigarri bakarrean araututakoaren arabera, departamentuko zuzendaritza nagusien eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularren esku uzten dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudiak Lurralde Kohesiorako Departamentuaren titularrari kontratazioaren arloan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzan ematea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere. Ezarri da, era berean, elkarren artean lotura hierarkikorik ez duten organoak badira, beharrezkoa izanen dela goragoko organo komunak aldez aurretik horretarako onespena ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Onestea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren arteko eskuordetza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak erabiltzeko kontratu honetan: Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea zabaltzeko proiektuko azpiegiturak, interes orokorrekoak, eraikitzeko eta ustiatzeko herri-lanak emateko kontratua.

2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, ureztalurren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularraren bitartez, eskumenen erabilera emanen dio, eskuordetzan, Lurralde Kohesiorako Departamentuari, zehazki, herri-lanen eta azpiegituren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren titularrari.

3. Noiznahi eman daitezke eskumenak eskuordetzan, baita horietan atzera egin ere, organo eskuordetzaileak onetsita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

4. Erabaki hau jakinaraziko zaie INTIA SA sozietate publiko kontzesio-emaileari, Aguas de Navarra SA enpresa emakidadunari, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

Iruñean, 2019ko urriaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913507