215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua, eta erabaki zuen desjabetze espedienteari hasiera ematea, hura gauzatzeko, eta jendaurrean jartzea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera. Aipatu epean hiru alegazio aurkeztu ziren.

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7ko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen.

ERABAKIA:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari eginiko lehen bi alegazioak ezestea, ondoan adierazten diren arrazoiengatik:

–Lehenbiziko alegazioa:

  • Ez dago kontraesanik erabakiaren tituluaren eta I. eranskinaren artean proiektuak ukitutako finken zerrendari dagokionez. Tituluan, zer eremutan eragin behar den, hura deskribatzen da bakarrik, hots, Udalaren jabetzako 1974., 1378., 1586., 1733. eta 2004. lurzatien eta 1731. eta 1732 Aren “arteko gunea”. Lurzati horiek guztiak 3. poligonokoak dira, jabetza pribatukoa, gaur egun. Gero, aipatu proiektua gauzatzeak ukitzen dituen jabeen eta ondasunen banakako zerrenda zehatza ezartzen du I. eranskinak, eta nahitaez desjabetu behar diren ondasunak edo eskubideak deskribatzen dira alderdi guztietatik, zein materialetik zein juridikotik.

–Bigarren alegazioa:

  • Interesdunek nahasten dute hirigintzako sailkapena eta nahitaez desjabetu behar diren ondasunen deskribapen materiala eta juridikoa. Inork ez du zalantzan jartzen haien lurzatien hirigintzako sailkapena eta kalifikazioa. Balio justua zehazterakoan, garrantzitsua izanen da lurzatien hirigintza egoera, eta udal arkitektoak 2019ko irailaren 13an emandako txostenaren arabera, honako hau da:
  • Lurzoruaren sailkapena:
  • 1731. eta 1732 A lurzatiak, hiri-lurzoru finkatugabea, 6. banaketa eremua, 6. BEaren arabera aprobetxamendua da 0,99 UA/-m².
  • 1732 B lurzatia, lurzoru urbanizagarri ez programatua.
  • Erabileraren kalifikazioa:
  • 1731. eta 1732 A lurzatiak, eremu libreak eta parkeak.
  • Hegoaldean den 1732. lurzatiaren B katastro unitatea, lurzoru urbanizagarri ez programatu gisa sailkatua baitago, ez du erabilera xehatuaren kalifikaziorik. Bizilekurako erabilera orokorra izan dezake eratu daitekeen sektoreak.

2. Hirugarren alegazioa baiestea, Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko Zuzendaritzak 2019ko irailaren 26an eman txostenean oinarriturik eta, beraz, 3. poligonoko 1422. lurzatiaren jabeek eskatutakoa onartzea, sarturik 3. poligonoko 1422. lurzatiaren azalera osoa (6.979,54 m²) Tuterako Kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan.

3. Behin betiko onestea Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektua, Santiago Iribarren Santesteban eta Miguel Ángel Zabala Iraurgui arkitektoek sinatua (AAmutilva Arquitectos Asociados SLP).

4. Onestea Tuterako kirolguneko aire zabaleko igerilekuak, soropil artifizialeko zelaiak eta instalazio osagarriak eraberritu eta handitzeko oinarrizko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda. Proiektua Santiago Iribarren Santesteban eta Miguel Ángel Zabala Iraurgui arkitektoek sinatua da (AAmutilva Arquitectos Asociados SLP).

5. Tuterako katastroko 3. poligonoko 1855. eta 1421. finkei dagokienez, desjabetze-espedienteak ukitzen ditu eta haien titularrak ez dira espedientean agertu. Bada, egindakoa Fiskaltzari igorri zaio eta, beraz, harekin gauzatu beharko dituzte ondorengoko jarduketak (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 5. artikulua).

6. Egindakoa kontuan harturik, frogaturik gelditu da espedienteak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra eta, beraz, erabaki honek desjabetze-espedientea hasten du eta geroko jarduketak data honetatik aurrerakoak direla ulertuko da.

7. Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako; izan ere, ezinbestekoa da obrak azkar egitea, Kirolaren Kontseilu Nagusiarekin eta Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin izenpetutako hitzarmenetan adostu gauzatzeko epeak betetze aldera.

8. Erabaki hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin, eta iragarkia paratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarietako batean. Orobat, ukitutakoei banan-banan jakinaraziko zaie, erabakiaren aurka zer errekurtso jar dezaketen esanen zaie eta gonbita eginen zaie prezio bat proposa dezaten, adostasunezko erosketa errazteko.

9. Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta jakinaraz bekie interesdunei, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, Kirolaren Kontseilu Nagusiari, Fiskaltzari eta Udal Kontu-hartzailetzari.

Tuteran, 2019ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

I. ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda

FINKA

TITULARRA

UKITUTAKO ESKUBIDEA

PARTE-HARTZEA

POLIGONOAREN KATASTROKO ERREF.

LURZATIAREN KATASTROKO ERREF.

KATASTROAREN ARABERAKO AZALERA

(m²)

UKITUTAKO AZALERA (m²)

LUR MOTA

Behin betiko okupazioa

4.141

Labarga Tejada, Carlos María, Pedro Javier eta Victor Fernando

Jabetza

%28,57

%45,71

%25,72

3

1731

7.380,24

7.380,24

Lehorreko laborea

4.347

Labarga Tejada, Carlos María, Pedro Javier eta Victor Fernando

Jabetza

%28,57

%45,71

%25,72

3

1732 A

2.446,50

2.446,50

Lehorreko laborea

4.347

Labarga Tejada, Carlos María, Pedro Javier eta Victor Fernando

Jabetza

%28,57

%45,71

%25,72

3

1732 B

560,22

133,54

Lehorreko laborea

34.019

Jesús Ruiz Castillo

Jabetza

%100,00

3

1855

18.360,65

1.256,18

Laborantzako ureztalurra

24.701

Ana Carmen Sanz Tejero

Jabetza

%100,00

3

1421

3.248,56

3.248,56

Laborantzako ureztalurra

7.990

Labarga García, Francisco Javier, Esteban eta Blas

Jabetza

%33,34

%33,33

%33,33

3

1422

6.979,54

6.979,54

Laborantzako ureztalurra

Iragarkiaren kodea: L1913039