215. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

34D/2019 EBAZPENA, urriaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “AEHN-Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra” izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000051; lehengo gordailu zenbakia: 31/142).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ana María Beriain Apesteguia andreak egin zuen, 31/2019/000071 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2019ko ekainaren 20an egindako Batzar Orokor Berezian aho batez erabaki zen elkarte honen estatutuen 5. artikulua aldatzea.

Ziurtagiria José Ignacio Calvo Pérez idazkariak sinatuta dago, eta Ana Beriain Apesteguia elkarteko buruak ontzat emanda.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, aldaketaren berri emateko.

Interesdunek zilegi dute gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta zilegi da, orobat, Nafarroako epaitegi eta auzitegietan aurkaratzea, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2019ko urriaren 8an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1913098