2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAGASETA
2019rako aurrekontua. Hasierako onespena
Sagasetako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019. urteko aurrekontu orokorra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Sagasetan, 2019ko urriaren 8an.–Kontzejuburua, Imanol Puñal Esain.
Iragarkiaren kodea: L1913263