214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

13/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 13. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lizarran, 2019ko urriaren 11n.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1913120