214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Lizarrako Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin osoko bilkura berezian, alkatetzaren dedikazio esklusiboa eta dedikazio horrengatiko ordainsaria onetsi zituen, baita organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik zinegotziendako dietak eta karguan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina ere. Hauek dira:

Alkatetza. Dedikazioa eta ordainsaria.

Alkatetzaren dedikazioa (lanaldiaren %100eko dedikazioa).

Urteko ordainsaria: 39.000 euro urtean

Organo kolegiatuetara joateagatiko dietak:

Osoko bilkurak

300,00 euro

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak

100,00 euro

Informazio batzordeen bilkurak

100,00 euro

Kontratazio mahaiak

100,00 euro

Zinegotzi bakoitzaren hileko muga:

Udalbatzako organo kolegiatuko burua

800,00 euro

Gainerako udalkideak

500,00 euro

Bere karguetan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina.

Karguetan aritzeak benetan ekarritako gastuen kalte-ordainari dagokionez, gastuok gastuaren frogagiria aurkeztuz justifikatu beharko dira, eta muga izanen da aplikatu beharreko legediak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren barnean zergatik salbuetsitako dietetarako ezartzen duena.

Lizarran, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1913070