214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Interesdunak epatzea, Herriko Etxean Euskal Autonomia Erkidegoko bandera jartzearen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

Honen bidez aditzera ematen da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak eskaturik, Ziraukiko Udalaren jardun administratiboaren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko bandera jarri baitzuen Herriko Etxean 2019ko irailaren 13an.

Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegian ari dira tramitatzen, 292/2019 prozedura arrunt gisa.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie demandatukide gisa autoetan agertzeko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian (Elio Epailearen plaza, 5. solairua); hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Ziraukin, 2019ko urriaren 11n.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1913122