214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3617/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa argitaratzen duena, lanpostuak ezabatzea eskatzeko prozedura ezartzen duena eta zehazten duena zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2019-2020 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta Lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 24an emandako 3615/2019 Ebazpenaren bidez, autonomia erkidegoko lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.

Ebazpen horren laugarren oinarriak ezartzen du deialdian beteko diren lanpostu hutsak, hala behin-behinekoak nola behin betikoak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez zehaztuko direla eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orri honetan argitaratuko direla: www.educacion.navarra.es.

Adierazitakoarekin bat, bidezko da Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa argitaratzea.

Bestalde, beharrezkoa da zehaztea lanpostuak formalki ezabatzeko eskaeren prozedura kasuan kasuko plantillan lanpostua aurreikusia ez duten irakasleentzat.

Orobat, bidezko da zehaztea zer behin-behineko lanpostu huts sartzen diren irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren 2019-2020 ikasturteko deialdian, kidego hauei dagokienez: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak eta irakasleak, musikako eta arte eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 35/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Zonifikazio hori urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako egoeretan dauden irakasleek lehentasunezko eskubidea erabil dezaten aplikatuko da, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako irakasleen kidegoetako funtzionarioen Estatuko lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautu ziren.

2. Zehaztea zer behin-behineko lanpostu huts sartzen diren Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoko, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta Lantegiko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzat onetsitako autonomia erkidegoaren barruko lekualdatze-lehiaketaren deialdian, zeina Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 16ko 2838/2017 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Lanpostu hutsen zerrenda hori ebazpen honen eranskinetan azaltzen da, irakasleen kidego hauetako bakoitzerako:

KIDEGOAREN KODEA

IZENA

II. eranskina

511

590

591

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

III. eranskina

512

592

–Hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak

–Hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak

IV. eranskina

593

594

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

V. eranskina

513

595

596

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak

Zer kidegotan hartzen den parte, haren lekualdatze-lehiaketaren deialdia ebaztearen ondorioz sortzen direnak gehituko zaizkie ebazpen honetan aurreikusitako lanpostu hutsei. Horiez gain, gutxienez 2019ko abenduaren 31ra arte erretiroengatik, heriotzengatik edo lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentziengatik sortzen diren lanpostu hutsak ere sartzen ahalko dira. Lanpostu horiek guztiek eskola plangintzan aurreikusiak egon beharko dute.

Gainera, maisu-maistren kidegoko lehiatzaileek eskatzen ez dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetarako eskainitako lanpostu hutsak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioei eskainiko zaizkie; betiere, eskola plangintzan aurreikusiak baldin badaude.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek maila bereko irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, eta lanpostu huts berberak eskainiko zaizkie, katedradunen kidegoetakoak izateagatik aplikatzen ahal zaizkien berariazko merezimenduak galarazi gabe.

3. Bigarren Hezkuntzako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoetako plantillan dauden lanpostu hutsak, ebazpen honen eranskinetan azaltzen direnak, “lanpostu hutsak” izeneko zutabean ageri dira.

Lanpostu hutsen zutabean agertzen den minus ikurrak esan nahi du lehiaketaren ondoriozko lanpostuak amortizatu eginen direla, eta, hortaz, bete beharreko lanpostu kopurua ez dela handituko.

4. Ebazpen honen bidez onesten diren plantilletan ez da lanposturik ezabatuko. Horrela, ikur negatiboa duten lanpostu hutsak amortizatu eginen dira erretiroak, eszedentziak edo lanpostua galtzea dakarten ezabaketak direla-eta, hutsik gelditzen badira lehiaketaren, heriotzaren edo antzeko arrazoien ondorioz.

5. Behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute, prozedura honen arabera:

a) Kasuan kasuko plantillan aurreikusi ez diren edo murriztu diren lanpostuei atxikiak dauden irakasleek lanpostua kentzeko eskaera egiten ahalko diote Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta, horretarako, ebazpen honen VI. eranskinean azaltzen den agiria beteko dute. Eskaera hori aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Murriztutako lanpostuak baino gehiago badira murriztutako espezialitateko edo hizkuntzako lanpostuei atxikitako irakasle eskatzaileak, hurrengo irizpideak bata bestearen ondoren aplikatzetik ateratzen diren irakasleak izanen dira ukituak:

1.–Nork duen benetan emandako zerbitzu urte gehien, karrerako funtzionario gisa, dagokion kidegoan.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioei, karrerako funtzionario gisa benetan emandako zerbitzuak zehaztearren, nork bere irakasle kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako benetako zerbitzuen denbora hartuko zaie kontuan.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen 29. xedapen gehigarriari jarraikiz kidegoetan sartutako irakasleei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario gisa duten antzinatasunari lan-kontratudun finko gisa egiaztatua dutena gehituko zaie, lehen zerbitzu-urtea kenduta.

2.–Antzinatasun handiena behin betiko destinoko lanpostuan, etenik gabe.

3.–Kidegoan nor sartu zen lehenago (urtea).

4.–Kasuan kasuko katedradunen kidegokoa izatea.

5.–Kidegoan sartzeko hautapen prozesuan puntu gehien lortu izana.

c) Lanpostua ezabatzeak 5 egun balioduneko epearen azken egunean izango ditu ondorioak, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hortaz, interesdunek ikasturte honetako lekualdatze-lehiaketan erabiltzen ahalko dute lanpostuak betetzeko araudian aurreikusitako lehentasunezko eskubidea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 3615/2019 Ebazpenean ezarritako baldintzekin bat. Ebazpen horren bidez autonomia erkidegoaren barruko lekualdatze-lehiaketetarako deia egiten da, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinak Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.educacion.navarra.es) argitara daitezen agintzea.

7. Ebazpen honen eta dagozkion ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1913072