214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2019ko 4., 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko urriaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 2019/4, 2019/5, 2029/6, 2019/7 eta 2019/8 aldaketak, 2019ko ekitaldiko aurrekontu arruntari dagozkionak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Esan, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1913119