214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2019ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2019ko abuztuaren 12an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2019ko aurrekontu orokorra aldatzeko 5 eta 6/2019 espedienteak, kreditu bereziak gaitzeko.

2019ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ean, eman zen argitara jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

5/2019 ETA 6/2019 AURREKONTU-ALDAKETAK

Kreditu-gehigarriak

15100-6190003.–Antso Azkarra kaleko sareak eta zoladura berritzeko proiektua, zuzendaritza eta obrak: 22.000 euro.

15100-6190004.–Tutera kaleko sareak eta zoladura: 8.000 euro.

Finantzaketa

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.000 euro.

Kreditu berezia

15320-6190001.–Erro kalea zolatzea: 26.000 euro.

1601-6190001.–Antso Azkarra eta Teobaldo arroila bideratzea: 23.000 euro.

Finantzaketa

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 49.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2019ko urriaren 9an.–Jarduneko alkate udalburua, Ángel Felipe Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1913121