214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2019ko urriaren 7ko osoko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik erabaki zuen hasiera batez onestea “Alde Zaharreko oinezkoendako eremua” deritzon 56. artikuluaren aldaketa. Artikulu hori ordenantzaren 11. kapituluan dago (“Trafiko mugatuko zenbait eremutako zirkulazio eta sarbide murriztua”).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Herriko Etxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta komenigarritzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1913099