214. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2938/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat ebazten baita ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen bi lanpostu betetzeko, barne igoerako prozedura murriztuan, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 224/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizial izateko bi lanpostu betetzeko, barne igoerako prozedura murriztuan, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 7ko 813/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29koan.

Hautaprobak bukatu eta gero, kalifikazio epaimahaiak Gabriel García Fuentes jauna eta Enrique Gutiérrez Dencausa jauna izendatzeko proposamena egin zuen, horiek gainditu zuten izangaiak izan baitziren.

Proposamen hori 2019ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 8koan.

Egiaztatu ondoren betetzen direla deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak, bidezkoa da izendapena egitea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gabriel García Fuentes jauna eta Enrique Gutiérrez Dencausa jauna izendatzea ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialen C mailako lanpostua betetzeko.

Izendatutakoak C mailan sailkatuko dira, eta plantilla organikoan maila eta lanpostu horietarako ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, eta lehenago zeukaten eremu eta destino berari atxikirik jarraituko dute.

Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko interesdunek mailaz igo aurretik zuten araubide juridikoa, funtzionarioa izan, estatutupeko langilea izan edo lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko diote.

Ordu arteko eginkizun berak egiten jarraituko dute; gainera, maila berriari dagozkionak esleitzen ahalko zaizkie.

2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta biharamunean sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, ulertuko da egun horretantxe jabetu zela bere lanpostuaz, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Barne Zuzendaritza Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Gizarte Prestazioen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere. Haiei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913396