212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

357E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nancy Nelly Gonzalo Herrera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak ezartzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nancy Nelly Gonzalo Herrera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau Nancy Nelly Gonzalo Herrera andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzara eta Profesionalen Zerbitzura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 10ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1913109