212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03800 JV/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Asier Ariztia Fernández.

Helbidea: Benjamin Tuterakoa, 40, 6.C, 31008 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,015 l/s.

Tokia: Iruritako Ibur alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hartunea hormigoi armatuzko kutxatila bat da, 60 x 60 x 60 cm-koa, eta bertatik ateratzen da PEAD hodi bat duen garraiabidea, hazbeteko diametrokoa zangan eta 40 metroko luzerakoa, 1 x 1 x 1 m-ko polietilenozko depositu erretikulatu bateraino. Banaketa hatz bat eta 290 metroko luzera duen zanga baten hodiarekin egingo da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urriaren 15ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1913236