212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03789 JV/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Josefa Elizalde Michelena.

Helbidea: Aurkidi etxea, 31746 Zubieta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iramendi iturburua.

Eskatutako emaria: 0,001 l/s-koa.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Erabilera: Aurkidi etxearen abeltzaintzarako eta etxerako erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bilketa plastikozko ontzi baten bidez egiten da. Ontzi horretatik 3/4ko hazbeteko polietilenozko hodi bat abiatzen da, 700 metroko luzera duena eta ura 1.500 litroko edukiera duen PVCzko biltegi batera eramaten duena. Handik, ura elkarrengandik 50 bat metrora dauden askara eta etxebizitzara bideratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urriaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1913190