212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-OC-312

Heliodora Rebole Irigoyenek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Heliodora Rebole Irigoyen.

Xedea: zuhaitzak moztea 0,8747 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,8427 ur jabari publikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ibilgua: Irati ibaia.

Alderdia: Refuentes. Poligonoa: 4. Lurzatia: 369.

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1913316