212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko ikastetxeetako guraso elkarteei, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten, dirulaguntzak emateko deialdiarena, 2019/2020 ikasturtea

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 477813.

–Lehena. Onuradunak:

Onuradun izaera izango dute ikastetxe publikoetako guraso elkarteek, baldin eta beren egoitza nahiz zergetarako helbidea Zizur Nagusian badute, Legearekin bat eraturik badaude eta Elkarteen Erregistroan izena emanda badute eskaera aurkezteko mugaegunean, eta baldin eta baldintza orokorrak betetzen badituzte eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezartzen diren debeku-arrazoietako baten barnean ez badaude.

–Bigarrena. Helburua:

Guraso elkarteek antolatutako jarduera osagarriak eta eskola orduz kanpokoak sustatzea, babestea eta sostengatzea, horren bidez hezkuntza garapenean lagundu eta gurasoen eta ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzeko. Bestalde, Zizur Nagusiko Udalaren eta guraso elkarteen arteko elkarlana arautzea.

Halaber, Zizur Nagusiko “Ardoi” eremuan eta herrigunean bizi diren familientzako eskola-garraioko zerbitzua diruz lagunduko da, Camino de Santiago, Catalina de Foix eta Erreniega ikastetxe publikoetara joateko, aipatu ikastetxeetako guraso elkarteek kudeatua.

–Hirugarrena. Oinarri arautzaileak:

Deialdi publikoa, Zizur Nagusiko ikastetxeetako guraso elkarteei dirulaguntzak emateko, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzaten, 2019/2020 ikasturtea.

–Laugarrena. Zenbatekoa:

  • 2.000 euro jarduera hezigarri eta kulturaletarako.
  • 7.600 euro eskola-garraiorako.

–Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zizur Nagusian, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1913308