212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Presioko ureztapenen 2018ko errolda borondatez ordaintzeko epea

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan egindako presioko ureztapenen 2018ko errolda onestea, guztira 894.821,39 euro egiten baitu, eta baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan egindako ureztapen tradizionalen 2018ko errolda ere, 3.405,81 euro egiten baitu. Borondatezko diru-bilketarako epea 2019ko urriaren 7an hasi eta azaroaren 8an bukatuko da, biak barne. Esparru bakoitzerako tasak honako hauek izango dira:

LABURPENA

TASA FINKOA

TASA ALDAKORRA

Ureztatze tradizionala

6,37 euro/erregua

22,31541303 euro/erregua

Valdetellas

417,45 euro/ha

0,05565343 euro/m³

Montes Cierzo I

275,73 euro/ha

0,05662796 euro/m³

Montes de Cierzo II

285,43 euro/ha

0,03275927 euro/m³

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtsoetakoren bat aurkez daiteke haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko urriaren 8an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo.

Iragarkiaren kodea: L1913033