212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko urriaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontuko 1/2019 aldaketaren espedientea, kreditu berezi bat sortzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Tebasen, 2019ko urriaren 7an.–Kontzejuburua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L1913003