212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

19-1026 Gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalaren Haur Eskoletako 2019. urteko plantilla organikoaren aurka

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2019rako plantilla organikoaz ari garela, Juan Carlos Laboreo Vielak, AFAPNA sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Osoko Bilkurak 2019ko urtarrilaren 9an Haur Eskolen 2019rako plantilla organikoa behin betiko onartzeko hartu zuen erabakiaren aurka. Erabaki hori 2019ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko urriaren 9an–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1913036