212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Denbora gutxi falta denez hutsik geldi daitezen bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, kargu horiek betetzeko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, baldin betetzen badituzte legez eskatzen diren beharkizunak; hori dena, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez.

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, bake epaile izendatua izateko ez da beharrezkoa zuzenbidean lizentziaduna izatea eta, aldiz, aski da betetzea Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan eskatzen diren betebeharrak, kontuan hartu gabe adinagatik erretiratzeko betebeharrak, baldin eta adina ez bada eragozpen fisiko edo psikikoa karguan aritzeko; orobat, ez da egon behar epailearen eginkizunak betetzeko araudi berean aurreikusten diren ezgaitasun, bateraezintasun edo debeku arrazoien barnean.

Eskabiderik aurkezten ez bada, Osoko Bilkurak libreki aukeratuko du, eta erabakia jakinaraziko dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Idazkaritzari.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2019ko urriaren 9an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1913060