212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

7., 8., 9., 10. eta 11. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batean onetsi zituen 07/2019, 08/2019, 09/2019, 10/2019 eta 11/2019 aurrekontu-aldaketak, entitate honetako 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarrean.

Aipatutako espedienteak interesdunen eskura daude, azter ditzaten eta aukera izan dezaten bidezko alegazioak aurkezteko, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 eta 33.2 artikuluekin.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1913058