212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2019ko otsailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala Miranda Argako Arau Subsidiarioetako antolamendu egituratzaileko determinazioetan. Luis María Ibáñezek sustatu du eta “Lehorreko nekazaritzako biltegien ezaugarriak” izeneko 4.3.2 atala aldatzeari dagokio; 7. poligonoko 342. lurzatia ukituko du.

Espedientea jendaurrean egon zen legez ezarritako moduan eta epean, eta txosten sektorialak ikusi eta gero, aipatu aldaketa behin-behinekoz onetsi zen 2019ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren irailaren 16ko 3E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Luis María Ibáñezek Arau Subsidiarioetan sustatutako aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da behin betiko onetsi aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Miranda Argan, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

ERANSKINA

Arau subsidiarioak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913282