212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko irailaren 20an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 6/2019 aldaketa egiteko espedientea, hots, kreditu berezia, ordaindu daitezen graduaren aitorpenak eta interesek ekarritako gastuak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3. artikuluarekin bat, errespetatu behar dira aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak, espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatzen duenari jarraikiz, zeinak igortzen baitu aipatutako 216.3. artikulura, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, igaro ondoren aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea; nolanahi ere, behin betiko argitaratu beharko da.

Iratxetan (Leotz), 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1913056